Pribatutasun-politika

Webgune honen domeinu izenaren titularra ADAM FOODS SLU da. (Aurrerantzean, “ADAM FOODS”).

PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA DATU PERTSONALEN BABESA

ADAM FOODSek datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legedia betetzeko konpromisoa hartzen du.

ADAM FOODSek bermatu egiten du, datu pertsonalen fitxategien titularra izanik, atari honen edo sare sozialetan ADAM FOODSek dituen profil ofizialen erabiltzaileek ADAM FOODSen zerbitzuen edo sustapenen bidez, edo beste bitarteko batzuen bidez borondatez emandako datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dituela.

ADAM FOODSek tratatutako datu pertsonalen izaeraren eta tratamenduaren inguruabarren arabera eskatzen den segurtasun-mailari eusteko beharrezkoak diren neurri teknikoak hartu ditu, ahal den neurrian eta teknikaren egoeraren arabera, honako hauek saihesteko: datuak aldatzea, galtzea, eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea.

Jarraian, datu pertsonalen babesari buruzko araudian xedatutakoa betetzeko, ADAM FOODSek egiten duen datu-tratamenduaren termino eta baldintzei buruzko informazioa emango dugu.

1. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Izen soziala: ADAM FOODS SLU.
Izen komertziala: ADAM FOODS
Egoitza soziala: Travessera de Gràcia, núm. 342, 08025, Barcelona
IFK/IFZ: B-66372202
Telefono-zenbakia: 900 202 106
Helbide elektronikoa: info@adamfoods.es

ADAM FOODSen webgune korporatiboaren presentzia:

Webgunearen domeinu kanonikoa: https://www.adamfoods.com
Zerbitzu-domeinuak edo bigarren mailakoak: adamfoods.es
Profil sozialak:
YOUTUBE: ADAM FOODS

2. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN XEDEA ETA LEGITIMAZIOA

Datuak Babesteari buruzko EB 2016/679 Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, DBEO) eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean (aurrerantzean, “IGMEZL”) xedatutakoa betetzeko, ADAM FOODSek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduak honako xede hauek guztiak edo horietako batzuk izan ditzakeela, kasu bakoitzean adieraziko zaizunaren arabera:

  1. Publizitatea egitea, enpresako produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea eta sustapenak kudeatzea: zure datu pertsonalak tratatuko dira ADAM FOODSen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko.
    Xede honetarako zure datuak tratatzeko zilegitasun-oinarria zure baimena da.
  2. Zure kontsulta eta eskariei erantzutea: posta elektronikoz, posta arruntez edo telefonoz egiten dizkiguzun kontsulta edo eskariei webgunearen “Harremanak” atalean adierazitako bitartekoen bidez erantzungo zaie.
    Xede honetarako zure datuak tratatzeko zilegitasun-oinarria zure baimena da.
  3. Merkataritza xedeak, kontratu aurrekoak edo kontratuzkoak: produktu edo zerbitzuetakoren bat kontratatuz gero edo kontratatzeko asmoa izanez gero, zure datu pertsonalak zurekiko kontratu-harremana kudeatzeko tratatuko ditugu zure datu pertsonalak.
    Xede honetarako zure datuak tratatzeko edo kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zilegitasun-oinarria kontratu bat egitea da.
  4. Kanal Etikoa kudeatzea: zure datuak enpresaren Kanal Etikoaren prozeduraren esparruan tratatuko dira.
    Xede honetarako zure datuak tratatzeko zilegitasun-oinarria salatzailearen babesari buruzko 2019/1937/EB Zuzentaraua betetzea da.
  5. Datuak hirugarrenei lagatzea: zure datuak hirugarrenei jakinarazi ahalko zaizkie merkataritza-xedeetarako. Zure datu pertsonalen hartzaileei buruzko informazio gehiago Pribatutasun-politika honen 4. puntuan aurkituko duzu.
    Xede honetarako zure datuak tratatzeko zilegitasun-oinarria zure baimena da.
  6. Xede estatistikoak: ADAM FOODSek, erabiltzaileek beraiek betetako galde-sorten erantzunetatik abiatuta, barne erabilerarako estatistikak egin ditzake honako hauei buruz, besteak beste: sustapen jakin batzuetako parte-hartzaileen adin-tarteak, sustapenetako parte-hartzearen maiztasuna, eremu geografikoa, etab.
    Xede honetarako zure datuak tratatzeko zilegitasun-oinarria produktuak eta zerbitzuak hobetzeko xedez merkatua aztertzeko ADAM FOODSek duen interes legitimoa da.
  7. Inkestak egitea: zure datu pertsonalak gure produktuen eta zerbitzuen kalitateari buruzko inkestak egiteko tratatuko dira.
    Xede honetarako zure datuak tratatzeko zilegitasun-oinarria bere produktu eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko ADAM FOODSek duen interes legitimoa da.

3. DATUAK JAKINARAZTEA

ADAM FOODSek tratatzen dituen datu pertsonalak ADAM FOODS Taldeko gainerako enpresei jakinarazi ahalko dizkie, aurretiaz adierazitako xedeak betetzeko, baldin eta interesdunak horretarako baimena ematen badu:

  • LP FOODIES SAU. Pertsona bakarreko sozietatea (IFZ: A-08009359).
  • GRANJA SAN FRANCISCO SL. Pertsona bakarreko sozietatea (IFZ: B-55216758).
  • GALLETAS ARTIACH SAU. Pertsona bakarreko sozietatea (IFZ: A-64929250).
  • TRIGORICO SL. Pertsona bakarreko sozietatea (IFZ: B-87438750).
  • CUÉTARA SLU. Pertsona bakarreko sozietatea (IFZ: B-87127676).

Halaber, datu pertsonalak zerbitzu-emaileei (marketina eta publizitatea egiteko zerbitzuak, inkestak egiteko zerbitzuak, gutun-azaletan sartzeko, mezularitzako eta posta arrunteko zerbitzuak, informazio digitala eta fisikoa zaintzeko eta suntsitzeko zerbitzuak) jakinarazi ahalko zaizkie, ADAM FOODSen izenean eta kontura eta haren jarraibideen arabera trata ditzaten adierazitako xedearekin. Zerbitzu-emaile horiek tratamendu-eragile izango dira, eta, kasu horretan, interesdunaren datu pertsonalak errespetatu eta babesteko beharrezkoak diren kontratu-neurriak hartuko dituzte.

Era berean, interesdunak baimena eman ondoren, tratatutako datu pertsonalak jarraian zehazten diren enpresei ere jakinarazi ahalko zaizkie, plataforma horiek publizitate- eta komunikazio-bitarteko gisa erabiltzeko helburu bakarrarekin, interesdunei zirrara sorrarazteko bannerrak eta publizitate-informazioa erabiliz:

  • Facebook, Inc.
  • Google LLC.

4. DATUAK GORDETZEKO EPEA

Zure datu pertsonalak adierazitako xedeak betetzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, bai eta, hala badagokio, zure baimena baliogabetzen ez duzun bitartean ere. Halaber, zure datuak datu motaren arabera kasu bakoitzari dagozkion legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den epean gordeko dira.

5. BILTZEN DITUGUN DATUAK

Arestian adierazitako xedeetarako, honako iturri eta mota hauetan sailka ditzakegu interesdunaren datuak:

a) Interesdunak zuzenean emandako datuak

Zuk zuzenean emandako datuak, izan gure enpresarekin komunikazioa ezartzeko unean, lehen aipatutako edozein bidetatik, gure webguneetako HTML formatuko inprimaki interaktiboak beteta, izan negoziazio-harremanean zehar hainbat bitartekoren bidez emandakoak, hala nola erreklamazioak edo informazio-eskariak bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez (web-inprimakiaren, telefono-deien edo posta arruntaren bidez). Datu horiek honako datu-kategoria hauetan multzokatzen dira:

  • Datu pertsonalak (jaiotze-data eta jaioterria, adina, senitartekoen datuak, etab.).
  • Identifikazio-datuak (izena, abizenak, NANa, helbidea, telefono-zenbakia, posta elektronikoa, etab.).
  • Datu pertsonalak (jaiotze-data eta jaioterria, adina, senitartekoen datuak, etab.)
  • Merkataritza-informazioa (merkataritza-komunikaziorako zerbitzu batera harpidetuta bazaude).
  • Zure nahi eta lehentasunei buruzko datuak.

Erabiltzaileak arestian aipatutako bitartekoen bidez ematen duen informazio guztia egiazkoa izango da. Horretarako, erabiltzaileak bermatu egiten du jakinarazten dituen datu guztien zinezkotasuna. Edonola ere, erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsu eta oker guztien eta ematen duen informazioa dela-eta CUÉTARAri eta ADAM FOODSi eragiten dizkien kalte guztien arduradun bakarra.

Era berean, datu pertsonalak kontsultatzeko baimena ematen diguzun sare sozialetatik lortuko dira, bai eta, behar bezala identifikatuta, gure webguneetan eta ADAM FOODS Taldearen beste webguneetan edo telefonia mugikorreko gure aplikazio informatikoetan nabigatzen duzunean lortutakoak ere.

b) Interesduna ez den beste iturri batzuetatik lortutako datuak.

Interesduna ez den beste iturri batzuetatik lortutako datuak, zure baimena dugulako edo legezko beste edozein gaikuntza dugulako (interes legitimoa, legezko betebehar bat betetzea). Adibide gisa, honako hauek aipatzen dira: publikoak eskura ditzakeen iturriak edo administrazio publikoko edo administrazio judizialeko erakundeak.

6. ESKUBIDEAK DATUEN BABESAREN ARLOAN

Datuen babesari buruzko araudiak zenbait eskubide ematen dizkizu gure zerbitzuek dakarten datu pertsonalen tratamenduari dagokionez. Honako hauek dira, laburbilduz:

  • Datuen sarbiderako eskubidea: zein datu-mota tratatzen ari garen eta gauzatzen ari garen datuen tratamenduaren ezaugarriak zein diren jakitea.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea: datuak okerrak edo egiazkoak ez badira datuak aldatzeko eskatu ahal izatea.
  • Tratamenduamugatzeko eskatzeko eskubidea honako egoera hauetan:
    • Zure datuen zuzentasunaren aurkaratzea egiaztatzen den bitartean.
    • Tratamendua legez kontrakoa denean, zure datuak ezabatzearen aurka agertzen zarenean eta erabilera mugatzea eskatzen duzunean.
    • ADAM FOODSek zure datuak tratatu behar ez dituenean baina erreklamazioak egiteko edo defendatzeko behar dituenean.
    • Interes publikoko misio bat betetzeko edo interes legitimo bat betetzeko zure datu pertsonalak tratatzearen aurka agertu zarenean, tratamendurako arrazoi legitimoak zureei gailentzen zaizkiela egiaztatzen den bitartean.
  • Datuak eramateko eskubidea: tratatzen ari diren datuen kopia bat formatu elkarreragingarri batean lortzeko, bai eta beste entitate bati transmititzeko ere.
  • Datuak ezabatzeko eskubidea: datu pertsonal guztiak ezabatzeko eskatzea, besteak beste, datuak jadanik ez badira beharrezkoak jaso ziren xedeetarako.
  • Datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea: ADAM FOODSen interes legitimoan oinarritutako tratamendua eteteko eskatzea. Tratamenduaren helburua zuzeneko marketina denean, datu pertsonalak xede horietarako tratatzeari utziko zaio, eta enpresaren eskatzaileari merkataritza-komunikazioak bidaltzeari utziko zaio.

Erabiltzaileak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu, eta, horretarako, eskari bat igorri beharko du inprimaki bakoitzaren oinean adierazitako posta elektronikoko edo posta arrunteko helbidera, edo, bestela, honako posta-helbide edo helbide elektroniko honetara:

  • Grupo ADAM FOODS, Travessera de Gràcia, núm. 342, 08025 Barcelona. Gutun-azalean honako erreferentzia hau adierazi beharko da: ERREF.: DATU PERTSONALAK, edo
  • mezu bat igorri beharko da honako posta elektronikoko helbide honetara: info@adamfoods.es. Baliatu nahi den eskubidea adierazi beharko da. Bi kasuetan, NANaren edo antzeko identifikazio-agiri baten fotokopia atxiki beharko da.

Baimena eman baduzu xede espezifikoren baterako, hura kendu ahalko duzu nahi duzunean, baina horrek ez dio eragingo aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.

Uste baduzu gorabeheraren bat dagoela ADAM FOODSek zure datuak tratatzeko moduari dagokionez, erreklamazioa igor dezakezu info@adamfoods.es helbidera edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziara.

7. USO DE COOKIES Y MONITORIZACIÓN DE LA NAVEGACIÓN

Para consultar la información de este punto, le proporcionamos la Política de Cookies de nuestros sitios web: www.adamfoods.es/eu/pribatutasun-politika/

8. IP HELBIDEAK

Webguneetako zerbitzariek automatiko hauteman ditzakete erabiltzaileak erabiltzen dituen IP helbidea eta domeinu izena. IP helbidea da ordenagailu bat Internetera konektatzen denean automatikoki esleitzen zaion zenbakia. Informazio hori guztia behar bezala inskribatuta dagoen zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da, eta horrek ondoren datuak prozesatzea ahalbidetzen du, estatistikoak baino ez diren neurketak lortzeko. Neurketa horiek zenbat orrialde inprimatu diren, web-zerbitzuetara zenbat bisita egin diren, bisiten hurrenkera, sarbide-puntua, etab. ezagutzeko aukera ematen dute.

9. ALDAKETAK

Pribatutasun-politika eta datu pertsonalak babesteko politika hau alda dezakegu, eta aldaketa garrantzitsuren bat egiten badugu, gure webguneen edo beste bitarteko batzuen bidez jakinaraziko dizugu. Hala, aldaketak berrikusteko aukera izango duzu, aldaketok indarrean sartu aurretik. Aldaketaren batekin ados ez bazaude, zure eskubideak baliatu edo zure baimenak kudea ditzakezu.

Pribatutasun eta datu pertsonalen politika honetan egindako aldaketei buruzko oharrak argitaratu edo igorri ondoren gure webgunea etengabe erabiltzeak esan nahi du zure datu pertsonalak eguneratutako Pribatutasun eta datu pertsonalen politikaren arabera bildu, erabili eta partekatuko direla.

Indarrean sartu zen data: 2018ko maiatzak 25
Azken eguneraketa: 2022ko otsailak 21

Cookie ezarpenak