Lege-oharra

1. LEGE-INFORMAZIOA ETA ONARPENA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jarraian webgune honen informazio orokorrari buruzko datuak adierazten dira.

ADAM FOODS SLU (IFZ: B-66372202; helbidea: Travessera de Gràcia, 342, 08025 Barcelona) Bartzelonako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta (liburukia: 44518, folioa: 161, orria B-458499). (Aurrerantzean, “ADAM FOODS”).

adamfoods.com, adamfoods.es, adamfoods.cat, adamfoods.eu, adamfoods.info, adamfoods.org, adamfoods.net domeinu izenak ADAM FOODS SLUren titulartasunpekoak dira.

Zenbait arau ezarri ditugu bisitatzen gaituztenentzat informatiboa eta erabilgarria izango dela bermatzeko. Noizean behin arauak alda ditzakegu; hortaz, gomendatzen dizugu gure webgunera sartzen zaren bakoitzean orrialde hau bisitatzea, unean-unean zein arau dauden indarrean jakite aldera. Webgune honetara sartzean, onartu egiten duzu sartzen zaren unean Atarian argitaratuta dauden arauen arabera jardungo duzula.

2. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgune hau erabiltzeak berekin dakar informazioak, jakinarazpenak, argazkiak, bideoak, grafikoak, musika, soinuak, irudiak, softwarea eta bestelako material eta zerbitzuak (aurrerantzean, «Edukia») dituela jakitea, eta Eduki hori, bai eta haren diseinua eta iturri-kodeak ere, ADAM FOODSen jabetza intelektuala direla edo eduki independenteen hornitzaileek lizentzia eman edo haiek laga dizkiela. Webgune honen erabiltzailea bat dator eta badaki ADAM FOODSek eduki horretarako sarbidea baimentzen duela, baina eduki hori jabetza intelektualari eta industrialari (aurrerantzean, «Eskubideak») buruzko legeek babesten dutela, eta Eskubide horiek baliozkoak direla eta babestuta daudela gaur egun dauden edo etorkizunean gara daitezkeen baliabide guztietan. Erabiltzaileak onartu egiten du edukiaren erabilera arau horien mende dagoela eta arau horiek arautzen dutela, bai eta Eskubideek eta aplika daitezkeen jabetza pribatuari buruzko legeek ere.

Ondorioz, ADAM FOODSen webguneko eduki guztia Eskubideek babesten dute eta ADAM FOODS da jabea edo, hala badagokio, horien lizentziaduna. Hori dela eta, erabiltzaileak ezin du honelakorik egin: edukia aldatu, moldatu, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, transmititu, parte hartu transferentzian edo salmentan, erreprodukzioan, eta banaketatik, erakustalditik, erakusketatik eratorritako lanen sorkuntzan, ez eta, nolanahi ere, edukiak osorik edo zati batean ustiatu ere.

Webguneko eduki osoaren bilduma (bilketa, diseinua, antolaketa eta muntaia) ADAM FOODSen jabetzakoa da, eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazioko zein nazioarteko legeek babesten dute.

Debekatuta dago ADAM FOODSen webgunerako esteka bat edo posta-eduki bat ezartzea edozein URLtatik, ADAM FOODSen berariazko idatzizko baimenik gabe, kasuaren arabera. Zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, jar zaitez harremanetan webgunearen arduradunarekin.

ADAM FOODS marka erregistratua da. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.

Webgune honetan aipatzen diren beste edozein marka, produktu izen edo enpresa enpresek erregistratutako jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak dira. Debekatuta dago horiek erabat edo zati batean erreproduzitzea jabeen baimenik gabe.

Idatziz jasotzen da ADAM FOODSen erabiltzaileak webgune honetan edo sare sozialetan edukia argitaratzen badu horretarako egokitutako ataletan, ADAM FOODSi lizentzia bat eman diola eduki horien gainean legozkiokeen jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubideen gainean. Lizentzia hori ez da esklusiboa eta eduki horiek ustiatzeko eskubide eta modalitate guztiak hartzen ditu barne (era ez-mugatzailean barne hartzen ditu erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta formaren aldaketaren bidezko eraldaketa, bai eta edozein bitartekoren bidez eta edozein formatu edo euskarritan, ukigarria edo ukiezina, obra konposatuak sortzeko baimena ere. Berariaz sartuta dago publizitate- eta/edo sustapen-jarduerak, telebista eta Internet), mundu osorako eta haren legezko bizitza osoan, eta ez da ordainsaria jasotzeko eskubiderik izango.

3. ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, jarri harremanetan webgunearen arduradunarekin helbide elektroniko honen bidez: info@adamfoods.es

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webguneko edukiak behar bezala erabiltzeko, eta honako hauek bete beharko ditu:

  1. Informazio fede-emailea eta zehatza ematea, inprimakietan eskatutako datuei dagokienez, eta informazio hori eguneratuta izatea webgunea erabiltzen duen bitartean.
  2. Jarduera bidegabe eta legez kontrakorik edo fede onaren eta ordena publikoaren kontrakorik ez gauzatzea.
  3. Eduki edo propaganda arrazistarik, xenofoborik, arraza, sexu, ideologia, erlijio arrazoiengatiko diskriminatzailerik edo edozein modutan moralari, ordena publikoari, oinarrizko eskubideei eta askatasunari, ohoreari, intimitateari edo hirugarren irudiari, eta, oro har, indarrean dagoen legediari erasotzen dienik ez hedatzea.
  4. Ez eragitea kalterik ADAM FOODSen hornitzaileen edo hirugarren pertsonen webgunearen sistema fisiko eta logistikoetan, eta ez sartzea edo hedatzea birus informatikorik edo aurretik aipatutako kalteak eragin ditzaken beste edozein sistema fisiko edo logistikorik.
  5. Webguneko edukiak eta informazioa ez erabiltzea publizitatea egiteko edo beste edozein merkataritza-helburu duten mezuak bidaltzeko, ez eta hirugarrenen datu pertsonalak jasotzeko ere;
    Ez saiatzea posta elektronikoetara sartzen edo horiek erabiltzen, mezuak aldatu edo manipulatzeko.

ADAM FOODSek ez du inolako kontrolik webgunean sar daitezkeenen gainean edo horiek kokatuta dauden lekuaren gainean. Nahiz eta ADAM FOODSek hori jakin badakien, horrek ez du esan nahi atzerriko herrialdeetako jurisdikzioen mende jartzen denik; webgune honekin lotutako gatazka edo erreklamaziorik gertatuz gero, Bartzelonako (Espainia) epaitegi eta auzitegiak izango dira eskudun bakarrak.

ADAM FOODSek sistemaren kalitatea, errendimendua, eraginkortasuna eta sare telematiko edo Interneterako konexioa hobetzeko beharrezkoak diren aldaketa tekniko guztiak egin ahal izango ditu.

ADAM FOODSek eskubidea du webguneko edukia aldatzeko, aurretiaz jakinarazi gabe.

ADAM FOODSek ez du erantzukizunik izango zerbitzari-zentroari edo konexio-sareei egotz dakizkiekeen zerbitzu-akatsengatik eta edozein birus informatikok eragin ditzakeen kalteengatik.

ADAM FOODSek ez du hirugarrenek emandako eta webgune honetan zuzenean edo esteka bidez sartutako informazioaren egiazkotasunaren erantzukizunik.

4. SARE SOZIALAK

ADAM FOODS sare sozialetan egon daiteke (besteak beste, Facebook edo Instagram) ADAM FOODSi lotutako profil sozialen bidez. ADAM FOODSen profil ofizialen jarraitzaile egiten diren erabiltzaileen datuen tratamendua honako hauek arautuko dute:

ADAM FOODSek sortutako profilean berariaz adierazten diren pribatutasun-politikak eta erabilera-baldintzak.
Pribatutasun-politika eta erabilera-baldintza horietan aurreikusitako baldintzak.
Sare sozialek ezarrita dituzten pribatutasun-politikak eta erabilera-baldintzak. Gatazkarik egonez gero, lehentasunez ADAM FOODSen profil ofizialean zehaztutako berariazko arauak aplikatuko dira, eta, halakorik ezean, baldintza hauek.

ADAM FOODSek bere edozein profiletako jarraitzaile edo zale egiten diren erabiltzaileen datuak tratatuko ditu datuak behar bezala administratzeko, haien iritzia eta/edo iruzkinak ezagutzeko, eta informazioa emateko, bai eta enpresak antolatzen dituen eta erabiltzaileak parte hartzen duen lehiaketa, sustapen edo ekitaldien berri emateko. Profilaren jarraitzaile edo zale egitean, erabiltzaileak baimena ematen du sare sozialen testuinguruan datuak tratatzeko, betiere bat etorriz haietan ezarritako pribatutasun-politikekin eta ADAM FOODS zale edo jarraitzaileen zerrendan jasotako datuetara sartzeko, lehen aipatutako baldintzetan.

ADAM FOODSek bere profiletik ezabatu egin ahal izango du sare sozialaren baldintza orokorretan ezarritako arauen kontrako edozein informazio, bai eta Pribatutasun-politika eta Erabilera-baldintza hauetan aurreikusitakoaren aurkako informazio ere. Erabiltzaileak datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta tratamenduaren aurka egin ahalko du edozein unetan, Pribatutasun-politikari eta Datu pertsonalen babesari buruzko atalean deskribatutako moduan. Nolanahi ere, erabiltzaileak sare sozialeko orrialde ofizialeko jarraitze izateari utzi ahal izango dio, eta, horretarako, sare sozialaren erabilera-baldintzetan adierazitako pausoak eman beharko ditu, eta ADAM FOODSek ezin izango du prozesuan esku hartu. Era berean, gogorarazten da sare sozialeko erabiltzailearen datuak erabiltzailearen konfigurazioaren bidez aldatu edo zuzendu beharko direla. ADAM FOODSek ezin du halakorik egin. ADAM FOODSen profil ofizialetako sare sozialen jarraitzaileen datu tratamenduari buruzko kontsultarik egin nahi izanez gero, erabiltzailea posta elektroniko honen bidez jarriko da harremanetan: info@adamfoods.es.

DATUAK HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA

Erabiltzaileen eskariei edo informazio-eskariei erantzun ahal izateko edo datuen bilketaren helburuak betetzeko, baliteke beharrezkoa izatea ADAM FOODSek erabiltzaileak emandako datuak komunikatu behar izatea ADAM FOODS Taldeko gainerako sozietateei (CUÉTARA SLU, GALLETAS ARTIACH SAU, GRANJA SAN FRANCISCO SLU, LP FOODIES SLU eta TRIGORICO SLU). Edozein unetan kontsulta daitezke www.adamfoods.es webgunean.

ADAM FOODS Taldeko sozietateek elikagaiak fabrikatu eta merkaturatzen dituzte eta Espainian daude.

Legezko ohar hau Espainiako legeak arautzen du bere termino guztietan, eta lege horren arabera, Espainiakoak dira lege hori interpretatzeari, aplikatzeari eta ez betetzeari buruz sortzen diren arazo guztiak ezagutzeko eskumena duten epaitegi eta auzitegiak.

Cookie ezarpenak