Pribatutasun-politika

Web-domeinuaren izenaren jabea hau da: ADAM FOODS, S.L.U. (aurrerantzean, “ADAM FOODS”).

PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA DATU PERTSONALEN BABESERAKO POLITIKA

Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legeria betetzeko konpromisoa hartzen du ADAM FOODS-ek.

Bildutako datu pertsonalen jabea den aldetik, ADAM FOODS-ek honako hau bermatzen du: atari honen edo ADAM FOODS-en sare sozialetako profil ofizialen erabiltzaileek ADAM FOODS-en zerbitzuen, sustapenen edo beste edozein bitartekoren bidez emandako datu pertsonalak isilpean tratatuko dituela.

ADAM FOODS-ek beharrezkoak diren neurri teknikoak hartu ditu dagokion segurtasun-maila mantentzeko, tratatutako datu pertsonalen izaeraren eta tratamenduaren inguruabarren arabera. Ahal den neurrian eta teknikaren egoeraren arabera, baimendu gabeko aldaketak, galerak, tratamendua edo sarbidea saihestea du helburu.

Datu pertsonalak babesteko araudian xedatutakoari jarraituz, ADAM FOODS-ek egindako datu-tratamenduaren kondizioak eta baldintzak azaltzen dira jarraian.

1. ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN JABEA

• Izen soziala: ADAM FOODS, S.L.U.
• Egoitza soziala: Travessera de Gracia núm. 342, 08025 Barcelona.
• IFK/IFZ: B-66372202
• Telefono-zenbakia: 900 202 106
• Helbide elektronikoa: info@adamfoods.es

2. ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA ETA LEGITIMAZIOA

Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, “DBEO”) xedatutakoari jarraituz, ematen dizkiguzun datu pertsonalak helburu hauekin guztiekin edo horietako batzuekin tratatu ditzakeela jakinarazten dizu ADAM FOODS-ek, kasu bakoitzean adierazitakoaren arabera:

I. Publizitatea, konpainiaren produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea eta sustapenak kudeatzea: ADAM FOODS-en produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko tratatuko dira zure datu pertsonalak edo, hala badagokio, sustapenak kudeatzeko.
Zure datuak helburu horrekin tratatzeko zilegitasun-oinarria zure adostasuna da.

II. Zure kontsulta eta eskaerei erantzutea:Web-orriko “Kontaktua” atalean adierazitako edozein bitartekoren bidez (posta elektronikoz, postaz edo telefonoz) bidalitako kontsultei eta eskaerei erantzungo diegu.
Zure datuak helburu horrekin tratatzeko zilegitasun-oinarria zure adostasuna da.

III. Helburu komertzialak, kontratu aurrekoak eta kontratukoak:Gure produktu edo zerbitzuren bat kontratatu baduzu edo kontratatuko baduzu, zurekin dugun harreman kontraktuala kudeatzeko tratatuko dira zure datu pertsonalak.
Zure datuak helburu horrekin tratatzeko zilegitasun-oinarria kontratu bat egikaritzea edo kontratu aurreko neurriak aplikatzea da.

IV. Barneko informazio-kanala kudeatzea:Konpainiaren barneko informazio-kanalaren prozeduraren esparruan tratatuko dira zure datuak.
Zure datuak helburu horrekin tratatzeko zilegitasun-oinarria hau da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduko 6.1c) ex art lege-betebeharra, eta 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzeari eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzkoa.

V. Datuak hirugarrenei lagatzea: Zure datu pertsonalak hirugarrenei komunikatu ahal izango zaizkie helburu komertzialekin erabil ditzaten. Pribatutasun-politika honen 3. puntuan aurkituko duzu zure datu pertsonalen hartzaileei buruzko informazio gehiago.
Zure datuak helburu horrekin tratatzeko zilegitasun-oinarria zure adostasuna da.

VI. Helburu estatistikoak:Erabiltzaileek betetako galdetegien erantzunetan oinarrituz, barne-erabilerarako estatistikak egin ditzakegu gai hauei buruz, besteak beste: sustapen zehatz batzuetan parte hartzen dutenen adin-tarteak, sustapenetan parte hartzeko maiztasuna, eremu geografikoa, etab.
Zure datuak helburu horrekin tratatzeko zilegitasun-oinarria hau da: ADAM FOODS-ek merkatua aztertzeko duen interes legitimoa, bere produktu eta zerbitzuak hobetzeko.

VII. Inkestak egitea: Gure produktu eta zerbitzuen kalitateari buruzko inkestak egiteko erabiliko dira zure datu pertsonalak.
Zure datuak helburu horrekin tratatzeko zilegitasun-oinarria hau da: ADAM FOODS-ek bere produktu eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko duen interes legitimoa.

VIII. Erabiltzaile-kontua kudeatzea: Gure web-orrialdeetako batean erabiltzaile bezala izena emanez gero, zure datuak tratatu behar izango ditugu erabiltzailea identifikatzeko eta erabiltzaile erregistratu gisa dituzun funtzionalitate, produktu eta zerbitzuetarako sarbidea emateko. Zure kontua edozein unetan ezezta dezakezu, ezerezteko eskubidea egikarituz eta Pribatutasun-politika honen 5. puntuan zehaztutako argibideei jarraituz.
Zure datuak helburu horrekin tratatzeko zilegitasun-oinarria zure adostasuna da.

3. DATUEN KOMUNIKAZIOA

ADAM FOODS-ek aurreko helburuekin tratatutako datu pertsonalak ADAM FOODS Taldeko gainerako enpresei komunikatu ahal izango zaizkie, interesdunak aurretik baimena eman badu:

• LP FOODIES, S.A.U. Sociedad Unipersonal [pertsona bakarreko sozietatea] (IFZ A-08009359).

Política de privacidad


• GRANJA SAN FRANCISCO, S.L.U. Sociedad Unipersonal [pertsona bakarreko sozietatea] (IFZ B-55216758).
https://www.granjasanfrancisco.com/es/politica-privacidad-proteccion-datos-personales/
• TRIGORICO, S.L.U. Sociedad Unipersonal [pertsona bakarreko sozietatea] (IFZ B-87438750).
https://www.panpanrico.es/politica-de-privacidad/
• GALLETAS ARTIACH, S.A.U. Sociedad Unipersonal [pertsona bakarreko sozietatea] (IFZ A-64929250).
https://www.artiach.es/politica-privacidad/
• CUÉTARA, S.L.U. Sociedad Unipersonal [pertsona bakarreko sozietatea] (IFZ B-87127676)

Halaber, datu pertsonalak zerbitzu-emaileei (marketina eta publizitatea egiteko zerbitzuak, inkestak egiteko zerbitzuak, gutun-azaletan sartzeko, mezularitzako eta posta arrunteko zerbitzuak, informazio digitala eta fisikoa zaintzeko eta suntsitzeko zerbitzuak) jakinarazi ahalko zaizkie, ADAM FOODSen izenean eta kontura eta haren jarraibideen arabera trata ditzaten adierazitako xedearekin. Zerbitzu-emaile horiek tratamendu-eragile izango dira, eta, kasu horretan, interesdunaren datu pertsonalak errespetatu eta babesteko beharrezkoak diren kontratu-neurriak hartuko dituzte.

4. HARTZAILEAK ETA NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIA

ADAM FOODS-ek bildutako datuak tratamendu-eragileei komunikatu ahal izango zaizkie, eta legeak hala ezartzen duenean, administrazio eta erakunde publikoei ere bai. Ildo horretatik, datu pertsonalak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta/edo epaitegiei jakinarazi ahal izango zaizkie. Inola ere ez da egingo nazioarteko transferentziarik.

5. DATUEN KONTSERBAZIO-ALDIA

Aipatutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira zure datu pertsonalak, eta hala badagokio, zure adostasuna ukatzen ez duzun bitartean ere, baita aurka egiteko eskubidea edo datuak ezerezteko eskubidea egikaritu edo merkataritza-komunikazioen zerbitzuan baja eman arte. Kasu horietakoren bat ematen denean, datuak dagokion bezala blokeatuta mantenduko ditu ADAM FOODS-ek, lege- edo erregelamendu-betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboran zehar, kasu bakoitzean aplikatu beharreko legerian aplikatzekoak diren preskripzio-epeetan.

Datuen kontserbazio-aldia igarotzen denean, ADAM FOODS-ek datuak ezabatuko ditu, baldin eta iraun behar duten beste helburu batzuetarako gorde behar ez badira.

6. DATUEN BABESAREN ESPARRUKO ESKUBIDEAK EGIKARITZEA

Datuak babesteko araudiak datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duten zenbait eskubide ematen dizkizu. Laburbilduta, hauek izango lirateke:

  • Datuetara irispidea izatea: Zure datu pertsonaletara irispidea izateko eta horiek tratatzen ari garen jakiteko eskubidea, datuak atzitzeko eta horiek tratatzeko moduari eta zergatiei buruzko informazioa eskatzeko, eta hala badagokio, horien kopia bat eskatzeko eskubidea.
  • Datuak zuzentzeko edo ezerezteko eskubidea: Tratatzen ari garen eta okertzat jotzen dituzun datuak zuzentzeko eskubidea, baita datu horiek ezereztea eskatzeko eskubidea ere, bildu zirenean zeuden helburuak lortzeko beharrezkoak ez direnean.
  • Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea. Kasu honetan, datuak blokeatuta kontserbatu eta hauetarako bakarrik erabiliko genituzke: erreklamazioak egikaritu eta defendatzeko, baimendu dituzun helburuak gauzatzeko edo lege- eta kontratu-erantzukizunei erantzuteko.
  • Eramangarritasuna: Tratatzen ari garen datuen kopia elektroniko bat lor dezakezu, baita datu horiek beste erakunde bati bidaltzeko eskatu ere.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egitea: Baldintza jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoien ondorioz, zure datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea izango duzu. Kasu horretan, zure datuak tratatzeari utziko genioke, baldin eta arrazoi legitimoen ondorioz edo eman litezkeen erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko beharrezkoak ez badira.

Bere eskubideak egikaritu ahal izateko, erabiltzaileak dagokion eskaera bidali beharko du inprimaki bakoitzaren behealdean agertzen diren helbide elektronikora edo posta-helbidera. Horiek agertu ezean, helbide elektroniko edo posta-helbide hauetara bidali beharko du eskaera:

  • Grupo ADAM FOODS, Travessera de Gracia, núm. 342, 08025 Barcelona. Gutun-azalean erreferentzia hau adierazi beharko du: REF: DATOS PERSONALES
  • Bestela, mezu bat bidal dezake “info@adamfoods.es” helbide elektronikora, egikaritu nahi duen eskubidea adieraziz.

Helburu zehatzen baterako adostasuna eman baduzu, hori edozein unetan kentzeko eskubidea duzu, baina horrek ez du eraginik izango adostasuna kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.

ADAM FOODS-ek zure datuak tratatzeko duen moduarekin gorabeherarik dagoela uste baduzu, zure erreklamazioa bidal dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziara web-orri honen bidez: www.agpd.es.

7. COOKIEN ERABILERA ETA NABEGAZIOAREN MONITORIZAZIOA

Puntu honi buruzko informazioa lortzeko, web-orri honen Cookie-politika jartzen dugu zure eskura.

8. ALDAKETAK POLITIKAN

Baliteke Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babeserako politika hau aldatzea. Kasu horretan, aldaketa garrantzitsurik egonez gero, gure webguneen edo beste bitartekoen bidez jakinaraziko dizugu, eta aukera izango duzu aldaketak berrikusteko horiek indarrean sartu baino lehen. Aldaketaren batekin ados ez bazaude, zure eskubideak egikaritu edo baimenak kudea ditzakezu.

Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babeserako politika honetan egindako aldaketei buruzko ohar bat argitaratu edo bidali ondoren gure webguneak erabiltzen jarraitzen baduzu, zure datu pertsonalen bilketa, erabilpena eta erabilera partekatua Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babeserako politika eguneratuaren mende egongo dira.

Azken eguneraketa: 2023/05/23

Cookie ezarpenak